50/50 proiektuak

50/50 proiektua hezkuntza-balio handiko ekimena da, ikastetxeei bereziki zuzendua. Proiektu honek kontsumo-ohiturak aldatzea sustatzen du, bai eta energiaren arloko parte-hartzea, kontzientziazioa eta prestakuntza ere.

Proyecto 50-50

Proiektuak bi helburu ditu: batetik, zentroetan kontsumoak (gastuak) eta emisioak (inpaktuak) anbizio handiz murriztea, eta, bestetik, kultura energetiko berri baten balioak ahalik eta pertsona gehienen artean zabaltzea.

Ekipo energetikoaHasierako diagnostiko energetikoa egin ondoren, zentroan ekipo energetikoa eratzen da, ekoOn-eko langileek eta hezkuntza-komunitate osoko ordezkariek osatua (gurasoak, ikasleak, irakasleak, garbiketako langileak, sukaldeko langileak, atezaina, zuzendaritza…).

Talde energetikoa
Talde energetikoa

Energia-taldeak modu adostuan proposatutako neurriak eta hartutako erabakiak eskolako gainerako kideei helarazten dizkie, bi helburuekin: lehenik, proposatutako neurriak ikastetxeko erabiltzaile guztien artean abian jartzeko; bigarrenik, hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa, lankidetza eta parte-hartze aktiboa lortzeko, alderdi horiek funtsezkoak direlako proiektuak arrakasta izan dezan. Horrela, energia- eta emisio-aurrezpen handiak lortzen dira, eta, ondorioz, aurrezpen ekonomiko handiak izaten dira eta ingurumen-inpaktuak asko murrizten dira.

Reparto 50-50

Aurrezkia bi bidetatik itzultzen da zentrora:

1) % 50 zuzeneko diru-laguntza gisa, aurreztutako diru horri emango zaion erabilera kolektiboki erabakiz.

2) Gainerako% 50a aurrezpen eta eraginkortasun energetikoko neurrietan zein instalazio berriztagarrietan inbertitzen da, zentroaren portaera energetikoa hobetzeko.

ekoOn kideok Rubin (Bartzelona) herrian ezarritako metodologia erreplikatzen dugu. Udalerri hori, Rubi Brilla proiektuari esker, erreferente bihurtu da nazioan eta nazioartean aurrezpen, eraginkortasun energetiko eta berriztagarrien arloan.

Metodologia horren bidez, onura zuzena ezartzen dugu erabiltzaileentzat, normalean ez baitira jabetzen energia-kontsumoari lotutako kostuez, eta ez baitira izan daitezkeen aurrezkien onuradun zuzenak. Horri esker, kontsumo-ohiturak aldatzeko errutinak martxan jartzeko motibazioa eta inplikazioa sustatzen ditugu. Gainera, zentroaren portaera energetikoa etengabe hobetzea lortzen dugu, urtez urte aurrezpen berriak lortuz (zirkulu bertutetsu jarraitua).

Rubi Brilla proiektuak lortu zuen lehenengo urtetik 11 ikastetxek ur eta energia-kontsumoak  % 5 eta % 25 artean aurreztea, eta atmosferara 339 tona CO2 isurtzea saihestea.

Euskadiren kasuan, Oarsoaldeko 50/50 proiektua garatu dugun 4 ikastetxeetan 4.000 €ko bataz besteko aurrezpena  lortu dugu, baita kontsumoa % 21,80 jaistea ere.

Reproducir vídeo

Interesatzen zait | Informazio gehiago