EcoooLocal proiektua udal-eremura bideratutako ekimena da, bi esperientzia arrakastatsu elkartzearen ondorioz sortutakoa: proyecto Rubí Brilla proiektua eta ecooo.
Diagnosi energetikoa tresna dinamikoa da. Diagnosiak udal instalazioetako energia- eta ur-kontsumo eta kostuen bilakaera ezagutzea eta kontrolatzea ahalbidetzen du.
Proposatzen dugun jarduketa-metodologiaren arabera, zeharkako lantalde bat osatu behar da, udaleko arlo guztietako udal-teknikariek eta ekoOn/ecooo enpresako teknikariek osatua. Horrela, egiten diren lan-saioetan, beharrezko ezagutzak eta tresnak eman eta transmititzen zaizkie udal-teknikariei. Ezagutza eta tresna horiei esker, udal-teknikariek gai izango dira udaleko kontsumo-puntu guztien kontrol dinamiko zehatza egiteko, horiek sailkatzeko eta horiek egoki kudeatzeko eta optimizatzeko hartu beharreko neurriak lehenestuz.
Diagnosi energetikoa gainera, udal-kudeaketari gardentasuna ematen dion tresna da, baita pertsonak haren erdigunean jartzen dituena ere.
Interesatzen zait | Informazio gehiago