«Eguzki-kit fotovoltaikoa» erabiliz, eguzki instalazio fotovoltaiko baten ezaugarriak ikusiko dugu: zer osagai dituen eta nola funtzionatzen duen (ekoizpen-datuak, inklinazioa, itzalak eta abar).
Ekipoaren funtzionamendua eta energia elektrikoaren produkzioari buruzko datuak behatuko ditugu.
Dugun ekoizpen-potentziala kalkulatuko dugu, baita ikastetxean lortuko litzatekeen aurrezpen teorikoa (ekonomikoa eta emisioena) ere, gaur egun elektrizitatea hornitzeko erabiltzen den ohiko energia-iturriarekin alderatuta.
Tailer hau egiteko behar den materiala:
1) Kit fotovoltaikoa, honakoek osatua:
2) Datuak erregistratzeko fitxak.
3) Proiektorea eta PCak dituen gela, Interneterako konexioarekin.
Interesatzen zait | Informazio gehiago