Eguzki-energia termikoa

«Eguzki-kit termikoa» erabiliz, eguzki instalazio termiko baten ezaugarriak ikusiko dugu: zer osagai dituen eta nola funtzionatzen duen (ekoizpen-datuak, inklinazioa, itzalak eta abar).

Eguzki-energia termikoa
Eguzki argia
Eguzki argi istalazioa

Ekipoaren funtzionamendua behatuko dugu eta uretara ekarritako energia termikoa kalkulatuko dugu.

Daukagun ekoizpen-potentziala kalkulatuko dugu, baita ikastetxean lortuko litzatekeen aurrezpen teorikoa (ekonomikoa eta emisioena) ere, gaur egun etzeko ur beroa hornitzeko erabiltzen den ohiko energia-iturriarekin alderatuta.

Tailer hau egiteko behar den materiala:

1) Eguzki-kit termikoa, honakoek osatua:

  • Plaka termosolarra.
  • Askotariko hodiak.
  • Konektoreak.
  • Etxeko ur berorako biltegia (termoa).
  • Neurtzeko tresnak (termometroa, emari-neurgailua).
  • Kitaren krokisak dituen fitxa eta funtzionamenduaren azalpena.

2) Datuak erregistratzeko fitxak.

3) Proiektorea eta PCak dituen gela, Interneterako konexioarekin.

Eguzki-sukalde baten funtzionamendua ere ikusiko dugu, eta plateren bat prestatuko dugu, eguraldiak uzten badu.

Cocina solar

Interesatzen zait | Informazio gehiago