Ziurtagiri energetikoa teknikari kualifikatu batek egindako dokumentu ofiziala da, eta eraikin edo higiezin baten ezaugarri energetikoei buruzko informazio objektiboa biltzen du.
Ziurtagiri energetikoak gure etxebizitzaren edo lantokiaren portaera energetikoa ezagutzen laguntzen digu, eta energia-kontsumoa eta horri lotutako kostu ekonomikoak eta ingurumen-inpaktuak murrizteko balizko hobekuntza-neurriak eskaintzen dizkigu.
Eraikin baten edo eraikin zati baten etiketatze energetikoa ahalbidetzen duen tresna da, haren ezaugarri teknikoen arabera, eraikuntza motaren, kokapenaren, orientazioaren eta berokuntza- eta/edo hozte- eta argiztapen-sistemen arabera.
29/2019 Errege Dekretuak bizitegi-eraikinen eta hirugarren sektoreko eraikinen ziurtagiri energetikoetarako oinarrizko prozedura jasotzen du:
ekoOn kideok mota guztietako eraikinak ziurtatzen ditugu, beharrezko neurketa eta proba teknikoak eginez baita ziurtagiriak erregistratzeko administrazio-tramiteak ere
Interesatzen zait | Informazio gehiago