TRANSIZIOA ENERGETIKOKO PROZESUAK AKTIBATZEN
Pertsonen parte-hartzean oinarritutakoak, haien partaidetza funtsezkoa delako.
GURE HELBURUA
Klima-aldaketaren aurkako borrokan lagunduko duen energia-eredu berri bat bultzatzea.
GURE LANA
Trantsizio energetikoko prozesuak aktibatzea eremu publikoan eta pribatuan. Ohitura onak, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa, berriztagarriak.
Previous slide
Next slide

ekoOn

ENERGIA KONTZIENTEA

ekoOn izaera sozialeko tokiko erakunde bat da, Euskadin ecooo irabazi-asmorik gabeko enpresarekin lankidetzan diharduena. Ecooo energiaren arloan herritar parte hartzeko estrategietan aitzindari eta erreferentziazko enpresa da.

Gure helburua da eredu energetiko berri baterantz trantsizioa bultzatzea, garbia, merkea, iraunkorra eta herritarren esku dagoena, garapen iraunkorra lortzeko eta klima aldaketari aurre egiteko. Egungo eta etorkizuneko belaunaldiekiko dugun konpromisoa eta erantzukizuna da gure lana garatzeko orduan motibatzen gaituena.

Energiaren eremuan zentratzen dugu gure jarduera, energiak duen izaera erabat transbertsalagatik. Hain zuzen ere, kudeaketa, aurrezpen, eraginkortasun energetiko eta berriztagarrien ezarpenerako proiektuak garatzen ditugu, arlo publikoan zein pribatuan.

ekoOn enpresako kideek energiaren eta parte-hartzearen arloan dugun esperientzia zabala pertsonen eta erakundeen eskura jartzen dugu, pertsonen parte-hartzean oinarritutako trantsizio energetikoko prozesuak aktibatzeko eta garatzeko, ezagutzak, tresnak, estrategiak eta dinamika ezberdinak eskainiz.

Pertsonen parte-hartzea funtsezkoa da trantsizio-prozesuak gauzatzeko; izan ere, pertsonak gabe, haien aktibazio, kontzientziazio eta inplikaziorik gabe, prozesu horiek ez dira emango edo porrotera kondenatuta egongo dira.

Pertsonen parte-hartzea funtsezkoa da, pertsonarik gabe, pertsonak aktibatu gabe, kontzientziatu gabe eta inplikatu gabe, trantsizio energetiko prozesuak ez direlako emango.

ekoOn

Taldea

emma

Emma Blanco

Eraginkortasun energetikoan eta energia berriztagarrietan espezializatutako industria-ingeniaria, bai administrazio-arloan, bai arlo pribatuan. GoiEner S.Coop. herri kooperatibako bazkidea eta Gure Energia (Energia Eredu Berriaren Aldeko Plataformako euskal taldea) erakundeko kidea.

Alberto

Alberto Bezunartea

Nekazaritzako ingeniaria, Ingurumeneko masterra, Laneko Arriskuen Prebentzioko teknikaria eta Energia Eraginkortasuneko teknikaria. GoiEner S.Coop. herri kooperatibako bazkide sustatzailea eta Gure Energia (Energia Eredu Berriaren Aldeko Plataformako euskal taldea) erakundeko kidea.

Gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldiekiko dugun konpromezua eta erantzukizuna da gure jarduera garatzeko orduan motibatzen gaituena.

ekoOn

Zerbitzuak

Beharrezkoa eta premiazkoa da energia-eredu garbi berri baterako trantsizioa egitea, aurrezpenean, energia-eraginkortasunean eta energia berriztagarrietan oinarrituta, garapen iraunkorra lortzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko