Kudeaketa, aurrezpena eta eraginkortasun energetikoa

diagnosi energetikoa:
ECOOLOCAL PROIEKTUA

«Neurtu ezin dena, ezin da kontrolatu; kontrolatu ezin dena, ezin da kudeatu; kudeatu ezin dena, ezin da hobetu

Diagnosia eta kudeaketa energetikoa erakundeetan

Lantokietan kudeaketa, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoko proiektu bat martxan jartzea eskaintzen dugu, zeharkako ekipo energetiko baten eraketan oinarritua, erakundeko atal edo sail desberdinak ordezkatzen dituzten pertsonez osatua.

50/50 proiektuak

50/50 proiektua hezkuntza-balio handiko ekimena da, bereziki ikastetxeei zuzendua. Proiektu honek kontsumo-ohituren aldaketa eta energiaren arloko parte-hartzea, kontzientziazioa eta prestakuntza sustatzen ditu.

Energia-ziurtagiriak

Ziurtagiri energetikoak gure etxebizitzaren edo lantokiaren portaera energetikoa ezagutzen laguntzen digu, eta kontsumo eta kostu energetikoa murriztu ahal izateko hobekuntza-neurri ezberdinak eskaintzen dizkigu.