Merkatua eta faktura elektronikoa

Merkatu elektrikoa enpresa pribatu handi batzuen menpe dago. Bere egitura eta funtzionamendua aztertuko ditugu.

Espainiako energia-sistema

Enpresa horiek elektrizitatearen zati handi bat zentral handietan ekoizten dute erregai fosilak «erretzearen» bidez. Energia-eredu kutsakorra, garestia, zentralizatua, ez-eraginkorra eta jasanezina da. Tailer honetan energia-eredu garbi, merke, banatu, eraginkor eta iraunkor berri baten alde lan egiten duten herritarren alternatibak ezagutuko ditugu. Tailer honetan hitz egingo dugu GoiEner herritar kooperatibari buruz., iturri berriztagarrietatik %100eko energia berdea merkaturatzen duena, eta Gure Energia plataformari buruz, energia-eredu jasangarri baten aldeko lan egiten duena.

Goiener
gureenergia

Era berean, faktura elektrikoa (egitura, atalak eta kontzeptuak) eta aurrezteko neurri posibleak (tarifa-aldaketak, potentzia-jaitsiera, bonu soziala, PVPC merkatu arautua, merkatu librea…) aztertuko ditugu.

Etxeko faktura eletrikoa
Etxeko faktura eletrikoa
Fakturaren terminoak
Fakturaren terminoak

Halaber, ikasiko dugu, kontagailu digital berrien telegestio-datuetara sartzen eta ematen diguten informazio baliotsua erabiltzen (kontsumo- eta potentzia-kurbak). Horri esker, aurreztu ahal izango dugu, gure kontratu elektrikoak doitu eta gure kontsumoak behar bezala kudeatu ahal izango ditugulako.

Potencias

Tailer hau egiteko behar den materiala:

1) Proiektorea eta PCak dituen gela, Interneterako konexioarekin.

2) Faktura elektrikoak.

Interesatzen zait | Informazio gehiago