Zure beharretara egokitutako eduki eta iraupeneko tailerrak, ingurumena errespetatzen duten energia sortzeko iturri berriztagarri eta garbietan oinarritutako hainbat teknologia ezagutzera ematen dituztenak, baita aurrezteko zein energia zuzen erabiltzeko neurri ezberdinak ere.
2 orduko tailer teoriko-praktikoak, jarraian deskribatzen den bezala egituratuak.
Atal teorikoa (30 minutos)
Sarrera laburra, tailer guztietarako: egungo eredu energetikoa eta ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-ondorioak (5 min).
Tailerrean aztertu beharreko teknologiaren deskribapena (10 min).
Tailerraren deskribapena: Kit-aren ezaugarriak eta funtzionamendua, datuak hartzeko prozesua, egin beharreko kalkuluak eta beharrezko materiala (neurketa-tresnak, formularioak …) (15 min).
Atal praktikoa (90 minutos)
Taldeak (12 pertsona gehienez) instalazioa muntatu eta martxan jartzen du, haren funtzionamendua behatzen du eta datuak hartzen ditu (45 min).
Datuak biltzea eta kalkuluak egitea: sortutako energia, emisioen aurrezpena, aurrezpen ekonomikoa… (45 min).
Eraginkortasun energetikoaren kontzeptua landuko dugu adibide eta kasu praktikoen bidez.
Eguzki-instalazio fotovoltaiko batek nola funtzionatzen duen eta zer elementuk osatzen duten ikusiko dugu.
Eguzki-instalazio termiko batek nola funtzionatzen duen eta zer elementuk osatzen duten ikasiko dugu.
Instalazio minihidrauliko bat zer den eta nola funtzionatzen duen jakingo dugu, baita zer elementuek osatzen duten eta ze instalazio mota dauden ere.
Instalazio minieoliko bat zer den eta nola funtzionatzen duen jakingo dugu, baita zer elementuk osatzen duten eta ze instalazio mota dauden ere.
Dauden luminaria motak eta argiztapenarekin lotutako kontzeptuak (argi-potentzia, kolore-tenperatura, etab.) ezagutuko ditugu.
Merkatu elektrikoa nola egituratuta dagoen eta nola funtzionatzen duen aztertuko dugu. Faktura elektrikoa interpretatzen eta konpainia elektrikoek eskainitako telegestio datuetara sartzen ere ikasiko dugu.
Berotegi-efektuaz, berotze globalaz eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko alternatibez eta baliozko irtenbideez hitz egingo dugu.
Pobrezia energetikoaz hitz egingo dugu, zer den, zer kolektibori eragiten dien, zer ondorio dituen eta horri aurre egiteko zer alternatiba dauden.